Cette publication ne fait pas partie de la bibliothèque YouScribe
Elle est disponible uniquement à l'achat (la librairie de YouScribe)
Achetez pour : 5,49 € Lire un extrait

Téléchargement

Format(s) : PDF

avec DRM

Animalien Inauteria

De
52 pages

Komiki honetan Tasmaniako tigrearen abenturak kontatzen dira. Mende bat lehenago desagertutako espezietako bat dugu tigrea. Baina ale bat dago bizirik oraindik. Kasua hain da bitxia ezen ileordea duen epaile ingeles batek heriotza-zigorra ezartzen baitio tigreari. Harrezkero tigreak ahaleginak eta bi egingo ditu "desagertutako animalien" paradisua aurkitzeko. Ezkutalekutzat erabiliko dituen inauterietan argitzan joango dira paradisu horren gakoak.

Voir plus Voir moins

Vous aimerez aussi

TILAZINOA (THYLACINUS CYNOCEPHALUS). BESTE IZEN BATZUK ERE JARRI DIZKIOTE: TASMANIAKO OTSOA, OTSO MARTSUPIALIOA EDO TASMANIAKO TIGREA. TARTEKO TAMAINA DUEN HARAGIJALE MARTSUPIALIOA, AUSTRALIAKOA.
3
Urratsen soinua, korridore luze batean. Alde guztietan, paper zaharrak, noizbait berebiziko garrantzia izan zutenak, baina orain apalategi higatuei nolabaiteko erabilgarritasuna emateko beste ezertarako balio ez dutenak. Funtzionario potolo bat, itxura gris eta zaharrekoa, arnasestuka dabil, bere ibilera nekatuari duintasun instituzionala eman nahirik. Barrenean, AUTORITATEA du zain.
UF, UF. GORENTASUN HORI. AZKEN TXOSTENA.
4
ZER LITZATEKE MUNDUA, GURE BUROKRAZIA ETA GURE JAKINDURIA GABE!
ARRAZOIA, JAUNA, ARRAZOIA.
ESPEZIEA BETIKO GALDU DA! KARKARKARKARKAR…
Beste espezie bat gehiago. Beste bat, inoiz amaitzen ez den zerrendan. Giza arrazaren beste biktima bat, animalia erreinuan. Baina tilazinoa ez zen erabat galdu.
5
Tilazinoa da (Thylacinus cynocephalus), edo Tasmaniako otsoa, edo otso martsupialioa, edo Tasmaniako tigrea. Aurrerantzean, Tasmi izenez ezagutuko dugu. Portura hurbiltzen ari da, garai hobeak ezagutu dituen kargaontzi zahar batean. Kalibora iritsi da, Filipinetako uharte batera. Kanguru zahar batek herioan kontatu zion hura aurkitu nahi du Tasmik. Estutasunik gabe bizitzeko moduko toki bat nahi luke, gizakiarengandik urrun, ia behin betiko galtze-ra eraman zuen harengandik urrun.
TASMI, OSO HURBIL DUT BUKAERA. ZAHARREGIA NAIZ, ETA BIZITZA OSO GOGORRA IZAN DA NIRETZAT… ZU BESTERIK EZ ZARA GERATZEN, TASMANIAKO TIGREEN ESPEZIETIK. GIZAKIAK ZURE ESPEZIEA GALTZEA LORTU DU. IKERTZAILEEK AURKITZEN BAZAITUZTE, BURUTIK BURURA AZTERTUKO ZAITUZTE, ETA EZ ZAITUZTE LASAI UTZIKO. HOBE ZENUKE HILDA EGON. BAINA GAZTEA ZARA, ETA BIZIRIK IRAUN BEHAR DUZU. EZ MUNDU HONETAN, BAIZIK ETA ANIMALIEN LUR HITZEMANEAN. GIZAKIEK GALDUTZAT JO DITUZTEN ANIMALIA ESPEZIEAK BILTZEN DIREN ETA BIZI DIREN TOKIAN.
6
BAINA… NON DA PARADISU HORI?
7
TASMI… GIZAKIEK INAUTERIAK OSPATZEN DITUZTEN TOKIREN BATEAN BILATU BEHAR DUZU. INAUTERIAK JAI APARTA DIRA, EZAUGARRI NAGUSITZAT MUSIKA, DESFILEAK ETA MOZORROAK DITUEN JAIA, GIZAKIEK EUREN PASIOAK ETA ERABATEKO KONTROLGABETASUNA ASKE UZTEKO BALIATZEN DUTENA. HAN AURKITU AHAL IZANGO DUZU PARADISU HORRETAKO SARRERA… BETI AGERTZEN DA ANKERKERIAK ETA GORROTOAK MARKATUTAKO TOKIREN BATEAN… BAINA KONTUZ IBILI: GALBIDERATZAILEAK ZELATAN IZANGO DIRA, ETA ZURE ZORIONA AURKITZEA ERAGOTZI NAHIKO DIZUTE… ETA ORAIN, ZOAZ BIZKOR, EGIZU IHES. EZ AL DIEZU ENTZUTEN? ZURE BILA DATOZ!… AZKEN ALDIAN, PARADISUKO SARRERA KALIBON AGERTU ZEN, FILIPINETAN, EKIN HANTXE BILAKETA HORRI… EGIZU ZUGATIK, ETA EGIZU NIGATIK!
8
9
10
11
Un pour Un
Permettre à tous d'accéder à la lecture
Pour chaque accès à la bibliothèque, YouScribe donne un accès à une personne dans le besoin