Cette publication ne fait pas partie de la bibliothèque YouScribe
Elle est disponible uniquement à l'achat (la librairie de YouScribe)
Achetez pour : 4,49 € Lire un extrait

Téléchargement

Format(s) : PDF

avec DRM

Gran angular : Katu hegoduna

De
22 pages
Parisko Morrison kafetegiko bezeroen artean ezaguna da Sutsu izeneko katu hegoduna. Ordea, Sutsu desagertu egin da Karen jabeak katua antzutzera eraman behar duen egunean hain justu. Sutsuren bila dabilela, bezeroa den Gregory Louvre Museoko langileari leporatu nahi dio Karenek katuaren desagerpena. Ustekabekoak suertatuko dira baina: Gregory obsesio beteak bizi baitu eta katu orori misterioa badario, are gehiago Sutsu katu hegodunari. Zu ere, irakurle, Katu Hegodunaren bitartez, misterioak harrapatuko zaitu.
Voir plus Voir moins

Vous aimerez aussi

Morrison disko eta liburu denda gurasoengandik jaso nuen. 60ko hamarkadan punta-puntako negozioa izan arren, bizirauteko, Pariseko gure auzoaren eguneroko beharretara egokitu behar izan dut. Hala, gaur egun, kafetegia da gehienbat. Diskoak eta liburuak dendaren erdia besterik ez dira.
Agian, dendari izena ere aldatu beharko nioke. SUTSU ipini, katuaren izena. Sutsu bertan bizi baita. Denda ixten dudanean, jaun eta jabe geratzen da katua. Gure auzoan, Sutsu aski ezaguna da.
SUTSU, ZU BAI SUTSUA!
Alde batetik, Sutsu ezaguna da kateme zeharo emankorra delako. Sabelaldi bakoitzean zortzi katakume izan ohi ditu. Eta normalean, katakume jaioberriak auzokideen artean banatzen ditut. Izenarekin ederki asmatu nuela diote dendako bezeroek, katua oso sutsua da eta. Dena den, Parisen, “Susu” esaten diote ia denek, euskarazko “ts” ahoskatu ezinda. 2
Bestetik, Sutsu ezaguna da arrazoi berezi batengatik. Sutsuk hegoak dauzka. Edo antzeko zerbait.
DEFORMAZIO GENETIKOAREN EDO ASTENIA KUTANEO FELINOAREN ONDORIOA IZAN DAITEKE. HORI DELA ETA, KATUAREN SORBALDETAN LARRUAZALA KONTROLIK GABE HAZI DA. LARRUAZALAREN LUZAPENAK DIRA, BERAZ.
LARRUAZALEAN SORTU DEN EGITURA HORREK NOLABAITEKO GIHAR-EHUNAK BADITU ERE, GUZTIZ HEZURGABEA DA, HAU DA, EZ DIO KATUARI HEGAN EGITEKO GAITASUNIK EMATEN.
HEGO ITXURAKO LARRUAZAL PUSKAK DIRA.
ZER ARRAIO DIRA HAUEK?
Gurasoak erretiratu zirenean, Zuberoara itzuli ziren, jaioterrira. Eta neuk ekarri nuen Sutsu Zuberoatik, bi hilabete eskas zituela. Zin dagit: garai hartan hegoen arrastorik ez zuen batere.
Hegorik ez diozu nabarituko, nondik begiratzen diozun.
3
Un pour Un
Permettre à tous d'accéder à la lecture
Pour chaque accès à la bibliothèque, YouScribe donne un accès à une personne dans le besoin