Cette publication ne fait pas partie de la bibliothèque YouScribe
Elle est disponible uniquement à l'achat (la librairie de YouScribe)
Achetez pour : 4,49 € Lire un extrait

Téléchargement

Format(s) : PDF

avec DRM

Ziklozirkua : Taxi bat eta historia bat

De
22 pages
Seigarren liburuki honetan, Ziklozirkuk ""Lehenengo Mundua"" delakora garamatza, zehatzago esanda, Ameriketako Estatu Batuetako New York hirira. Askorentzat, New York-ek kapitalismorik ankerrena islatzen du. Haien iritziz, gizateriaren gaitz guztien jatorria Estatu Batuen botere ekonomiko eutsiezina da, Wall Street-etik abiatuta, bere garroak zabaltzen baititu mundu osoan zehar. Baina New York-ek beste alde bat ere badu, alde atsegin bat, munduko kultura guztiak eta beren itxaropen guztiak ordezkatzen dituena. Gehienbat alde hori agertzen da komikian. Jody Williams eragileak (Bakearen Nobel Saria jasoa, pertsonen aurkako minen aurka egindako lanagatik) erakutsiko digu nola egiten duen taupadaka munduaren bihotzetako batek. Horixe da komiki honetako historiaren beste protagonista… New York hiria dena alegia.
Voir plus Voir moins

Vous aimerez aussi

Taxi bat eta historia bat
JOSEBA GÓMEZ / JOSEMA CARRASCO
ISTORIO HAU ESTATU BATUETAN GERTATU ZEN, NEW YORK HIRIAN. HIRI HORRI ASKOK “MUNDUKO HIRIBURUA” ESATEN DIOTE. BETIDANIK NEW YORKEN ISTORIO ASKO GERTATU DIRA. ISTORIO HORIETAKO BATZUK ZORITXARREKOAK DIRA, BESTE BATZUK ALAIAGOAK, ETA GEHIENAK HARRIGARRIAK. BAINA GUZTIAK BIZIPENEZ BETETA DAUDE.
NEW YORK ERAIKIN, ZUBI, IRLA ETA PENINTSULAZ OSATUTAKO HIRIA BAINO ASKOZ ERE GEHIAGO DA. HIRIKO AUZO BAKOITZEAN PENTSAMENDUAK, ESPE-RIENTZIAK, BELDURRAK ETA ESPERANTZAK DAUDE, BAI ETA TAUPADAK EGITEN DITUZTEN BIHOTZAK ERE. ETA BIHOTZ BAKOITZAK ERRITMO DESBERDINEAN EGITEN DITU TAUPADAK. BAINA HIRIAK DENAK BABESTU ETA ULERTZEN DITU.
ASPALDITIK, GIZAKIA, NAHI IZAN EDO EZ, NEW YORK DEN ISPILU HORRETAN AGERTZEN DA. ETA GIZAKIA ISPILUTIK ISLA GISA AGERTZEN DIREN EZAGUTZAK BEREGANATZEN SAIATZEN DA. HORRETARAKO, PERTSONA BAKOITZAK BERE INTERPRETAZIOA EGITEN DU. ISTORIO HONETAN, PERTSONA HORIETAKO BATEZ HITZ EGINGO DUGU.
2
MANHATTANEN ORDU GUTXI BARRU KONFERENTZIA BAT HASIKO DA. HISTORIAREN IBILBIDEA ALDA DEZAKEEN KONFERENTZIA BAT. BATZUETAN HITZAK IZATEN DIRA, HAIN SINPLEAK DIRUDITEN GAUZAK, HISTORIAREN IBILBIDEA ALDATZEN DUTENAK.
BESTE BATZUETAN, ALDIZ, HITZAK BEREN HORRETAN GERATZEN DIRA, HITZ HUTSETAN. HORREGATIK, BAKERAKO ARMA BEZALA ERABIL-TZEN JAKIN BEHAR DA. IZAN ERE, HITZEK GAIZKIA SUSTRAIE-TATIK MOZTU DEZAKETE. AIZTOEK HARAGIA MOZTEN DUTEN MODURA.
TXOSTENGILEA IRITSI DA. JODY WILLIAMS IZENA DU. ETA JODY WILLIAMS IZANGO DA GURE ISTORIOKO PROTAGONISTA. OSO URRUTITIK IRITSI DA BERE HITZAK ENTZUN DAITEZEN. ARRETA JARRI BEHAR DUGU.
3
Un pour Un
Permettre à tous d'accéder à la lecture
Pour chaque accès à la bibliothèque, YouScribe donne un accès à une personne dans le besoin