Olerkiko jeialdi hontan, eztitarzünari, xirtoa ondopan ebilten zaio. Hitzeki txostakatzeko, beren otsak aldatzen behatzeko atsegina. Xüttt ! üdürier beha eta hitzer so egon zitee ! Bourgogne herrialdeko, Cluny herrian 1956an sortü zen. Frantses herritargoa dü. Parisen bizi da. Lanaldia, antzerki eta idazpenen artean zatitzen dü. 1979az geroztik idazle da eta apaintürik izan diren honenbeste idatzlanen hontzalea da. Villa esseling 1989 – La fontaine ; Le voleur de sommeil 1989 – Bayard ; Cœur de pierre – Syros – 1991 ; Vingt secrets pour apercevoir les fées – Le seuil – 1993 ; Le jour de la fabrication des yeux – Milan – 1994 ; Sacré silence – 1997 – L’école des loisirs ; Les – – HISTORIA
Joküaren lekü bat, non nahi izanik ere xedatü eta idatziari bürüz ikuslearen oharpena erakarri nahi üken dügü. Oiharzünek, Azantzek erraiten düana arrapikatüko dü, antzerkia xanko batetan aitzinaraziz baizik, soegileak atseginez hartüren dü bena behatze, ixiltarzün eta bihotz hunkidüraz gogozkatzera lagüntüko dü. Behatzeri bürüzko lan bat da. Ixiltarzüna zer ote da ? Nola gaüzatzen da ? Nola hain üsü bihotz hunkidüraz beterik da ?. Erranik izan dena beharrezko bilakatzen da. Apaindüra güti, Tauladaren gibelean antzokioihal beltzak eta untzi bat. Bihozti eta hunkigarri den antzerki honeki bateginez, haur eta gehitüak diren ikusleek antzezlariaren joküa osoki behatzen düe. Lehen lehenik soinü eta olerkiko ikertze bat da. Azantzen bidez , hitzen lotsa ez izatea eta ixiltarzünaren legearen ezeztatzea, bena bai hitzer soegitea eta üdürien behatzea, zentzügabeko antzerkien mügan, Sacré silence ikusgarriak eskentzen deigü. Salerosgoa oso bazter ütziz, behatze eta ordarizkatik hasten diren harremanak, algarri emaiteareki jarraikitzeko, jenteen arteko harremanetaz gogozkak sorrerazten dütü.
Antzezkideak AZANTZ : herots saltzale. Herotsa maite dü, ixiltarzünaz lotsa da. Gizon kalakaria OIHARZÜN : üdüripeneko antzezkidea. Azantzaren eretzekoa
Antzezlan
Azantz : herots saltzale bat. Basabortüan bidexka galdü bat. Bere aitzinean herotsez beterik den untzi bat üngürükatzez agertzen da. Azantzek erosle bat txerkatzen dü ! Bakartarzünak eta ixiltarzünak lotsarazten düelakoz, berareki mintzatzen ahal datekean norbait asmatzen dü : Oiharzün deitüko dü. Dena erraiten düan herriaren errege ttipia. Etsitürik bena debaldetan, Azantzek lagün bat egürükitzen dü. Egürükitze hortan bere asmüa hegaltatzera üzten dü, soegilea berareki eramanez. Oiharzün, haratago joanen da eta Azantzi ixiltarzünaren balioa ikasiren deio. Ixiltarzün agurgarria ! Ixiltarzün madarikatüa ! « Etsai ala adixkide ? Ene kuntre ala eneki ? Edo eroslea edo saltzalea egiten dük ! Jakin behar diat ! Edo kanpoan edo barnean hiz ! Bena ez saihetsean ! »