zuzen idaztea da giltza !
5 pages
Basque

zuzen idaztea da giltza !

Le téléchargement nécessite un accès à la bibliothèque YouScribe
Tout savoir sur nos offres
5 pages
Basque
Le téléchargement nécessite un accès à la bibliothèque YouScribe
Tout savoir sur nos offres

Description

Antolatzaileak: Laguntzaileak. Baiona. Maiatzaren 31n zuzen idaztea da giltza ! hitz ditza a. 2008ko edizioa. Piarres Larzabal. «Herriko bozak» ...

Sujets

Informations

Publié par
Nombre de lectures 7
Langue Basque

Extrait

Antolatzaileak:
Baiona Maiatzaren 31n 2008koedizioa a zuzen idaztea da giltza ! Piarres Larzabal «Herriko bozak»
Laguntzaileak
«Herriko bozak» Piarres Larzabal
Pakoren bakarrizketa Nola den haatik… Bertze orduz, nehork ez daut kasurik ere egiten. Pako mozkorra, Pako nahasia erran eta, denak kito dira enekin… Bainan, heldu da bozkatzeko tenorea, ez da orduan erregerik ni baino ohoratuagorik… Aitzin egunetako zorria denek agurka derabilte. Hortakoz balia gaitezen egun hauetaz. Ase gaitezen bertzeen gostuz… Gure beharretan baldin badira, beha diezaiegun goratik.
2
«Herriko bozak» Piarres Larzabal
Izanik ere ni, munduko kreaturetan tristeena, edariaz daldaran daukadan eskuaz ematen dudan bozak bertze edozoin gizonena balio du… Gizonak berdin dira sortzean, hiltzean eta boza ematean. Ha zein goxo den, jaun handi batzuen ikustea, horrela, zure eskale bilakatuak !… Pena da ez baitira bozkatzeak maizago !
Non ditut paperak ? Hemen daukat zuriena eta hemen gorriena.
«Herriko bozak» Piarres Larzabal
Hauek gauza politak ! Hauek badutela gero errespetu… Ni, beti azken mementoan boza ematera etortzen naiz… Hauek eskuetan ditudano, alabaina, norbait naiz… Zeren eta, aitor ezazue, denek zuen baitan mesprexatzen nauzue… Bainan denak isilik zaudete, honelako paper polit hau nahi duzuelako zuenganatu. Paper hau ontzian ezarri ordutik, deus ez dut balioko zuentzat. Deus, zuen ostikoentzat ere ez naiz on izanen. Hortakoz ditut paper hauek, ahal bezain luzaz eskuetan begiratzen… Hau, zuena zuriak !… Eta hau zuena, gorriak… Sufri hor !
«Herriko bozak» Piarres Larzabal
Biba gorriak ! (eta edaten du gorritik).
Haatik, ez uste izan, zuek zuriak, baitezpada gorriei emango dudala ene boza. Berdin zuriei eman dezaket… To, nahi baduzue ariko gara tratuan : ea nork eskainiko didan gehienik… Mintza zaiztezte…
  • Univers Univers
  • Ebooks Ebooks
  • Livres audio Livres audio
  • Presse Presse
  • Podcasts Podcasts
  • BD BD
  • Documents Documents