Poemak eta loreak

Poemak eta loreak

-

Livres
20 pages

Description

Medellingo nazioarteko poesia jaialdian gertatzen da Ziklozirkuren abentura berri hau. Poesia jaialdia horrek "Right Livelihood Award" saria jaso du, Nobel sari alternatiboa, nolabait esanda. Prometeo aldizkariko kideek sortu zuten jaialdia, eta lehen apusoak 1991n eman zituen. Oro har, Kolonbia eta, zehazki, Medellin hiria urte haietan suntsitzenari zen indarkeriari erantzuteko jaio zen. Lan honetan ez dago bilaurik. Irakurleak aurre edertasuna izango du, Kolinbian, hango jendearengan eta poesiaren indar urratzailean islatua. Munduaren edertasuna pizkanaka galtzen joatek eragiten digun estutasunak gogoeta sakona egitera bultzatu behar gaitu, Ziklozirkuren bildumako bosgarren ale hau irakurri ondotik. Gizakiak du esku artean unibertsoa eraldatzeko giltza, eta gizakiak baino ez. Jarraitu beharreko bidea erakusten digu Kolinbiak. Eta guk luzatzen.

Sujets

Informations

Publié par
Ajouté le 01 janvier 2012
Nombre de lectures 4
EAN13 9788415460213
Licence : Tous droits réservés
Langue Español
Signaler un abus
… EZ DA JOLASIK IZANGO, ETA EZ DUGU PARKEETAN NESKA-MUTIKOEN BARRE ALGARARIK ENTZUNGO…
KOLONBIA
BAINA, ERA BEREAN, ESATEN DA GIZAKIOK SORTUTAKO ZERBAIT GELDITUKO DELA, OSO BOTERETSUA DENA. ESPAZIOAREN ETA DENBORAREN AZALA URRATZEA LORTUKO DUEN ZERBAIT.
ZERBAIT HORI POESIA DA.
ESATEN DUTENEZ, MUNDUA BUKATZEN DENEAN EZ DA ABESTIRIK IZANGO…
… ETA EZ DIRA IZANGO ZURI-BELTZEKO FILM HORIEK, POZ ETA NEGAR MODUAN HAINBESTE EMOZIO ERAGITEN ZIGUTENAK…
POESIA HORI SORTU ETA PARTEKATZEKO ASMOZ, LAGUN ASKO BILTZEN ZITUEN TOKI BATEZ HITZ EGINGO DIZUET.
KOLONBIA
2
EZ DAKIT ZER UNE ZEHATZETAN SARTU NINTZEN KOLONBIAN. HEGOALDETIK SARTU NINTZEN, BRASILDIK. AMAZONASEN EZ DAGO MUGARIK; ZUHAITZAK BESTERIK EZ DAGO.
MEDELLINERA JOATEKO ASMOA NUEN. ESAN ZIDATEN HARA JOATEKO HOBE ZELA HEGAZKINA HARTZEA, BIZIKLETAZ JOATEA BAINO. BAINA ZER NAHI DUZUE ESATEA, NAHIAGO DUT BIZIKLETA.
DENA DEN, BATZUETAN EZ DAKIT ZIUR ERABAKI ZUZENA HARTU OTE NUEN.
3
LUR HAUETATIK BIDAIATZEA ARRISKUTSUA ZELA ERE ESAN ZIDATEN. BAINA NIK SUMATZEN NUEN ARRISKU BAKARRA GALTZEKOA IZAN ZEN, OIHAN SARRIAN BIDEAK IXTEN ZIRENEAN GALTZEKO ARRISKUA.
HARA… EURIA HASIKO DU.
HALA ERE, BETI ZEGOEN NORBAIT LAGUNTZEKO PREST.
MILA ESKER BIDERAINO LAGUNTZEAGATIK.
AMAZONAS… LURRAREN BIRIKA BERDEA. ZURE BIDEAK ZEHAZGABEAK DIRA, ETA KLIMATOLOGIA ALDAKORRA. BAINA ZAREN BEZALA MAITE ZAITUGU, ETA MILIMETRO BAKARRA ERE EZ GALTZEKO BORROKATUKO GARA.
4
AMAZONASEN EGITEN ARI NAIZEN BIDEAREN AZKEN ZATIA LASAIA IZANGO DA…
… ETA EZUSTEKO GOGAIKARRIREN BAT…
KOLONBIA, ZURE EURIA POESIA DA. BAINA EZ ORAIN HELBURU DUDAN POESIA MOTA. LASTER ATERTZEA ESPERO DUT.
HONAINO IRITSI DA MOZKETA BEREIZI GABEA.
AZKENEAN, ATERTU DU! GOIZEKO IHINTZ HAU POETA ZAHARREK IDATZITAKO HITZ HILEZKOR ETA BETIEREKOEN OROITZAPEN ARGIA DA…
… HALA ERE, ORAINDIK IZU-IKARAREN BAT IZANGO DA…
5
EZ NAIZ ZUZENEAN MEDELLINE-RA JOANGO. HERRIALDE EDER HAU EZAGUTU NAHI DUT.
MEDELLIN… ZERGATIK HARA IRISTEKO HALAKO NAHIA?
ELKARTU ETA ERREZITATU…
ABESTU, ABESTU OZEN…
MEDELLIN…
ELKARTU, MUNDUKO LOREOK…
… BIZITZARI ETA HAREN SEKRETUEI.
… BATERA POEMA HAUEK…
ZER SEKRETU DITU MEDELLINEK? 6