Haur ospitaleratuaren araudia
1 page
Basque

Haur ospitaleratuaren araudia

-

Le téléchargement nécessite un accès à la bibliothèque YouScribe
Tout savoir sur nos offres
1 page
Basque
Le téléchargement nécessite un accès à la bibliothèque YouScribe
Tout savoir sur nos offres

Description

Traductions – Itzulpenak : Euskal kultur erakundea – Institut culturel basque. Haur ospitaleratuaren araudia. Hôpital de la Côte basque. 13, avenue de l'Interne ...

Sujets

Informations

Publié par
Nombre de lectures 34
Langue Basque

Extrait

Haur ospitaleratuaren araudia Hpital de la Cte basque 13, avenue de lInterne J. Lob 64100 Bayonne Tel : 05 59 44 35 35 Araudi hau europar 12 elkartek (*) prestatu zuten 1988an. Strasbourg-eko Parlamentuko botora aurkeztu zuten, lege bat sortu eta Haurren Eskubideen Europar Hitzarmenean sartzeko asmoz. Europako Kontseiluaren eta Osasun Munduko Erakundearen aurrean ere aurkeztua izan zen. (*)Elkarte horiek Italia, Belgika, Herbehereak, Alemania, Suitza, Erresuma Batua, Suedia, Danimarka, Finlandia, Islandia eta Frantziakoak dira. (Frantses elkartea A.P.A.C.H.E. deitzen da - Haurraren Ospitaleratzerako Baldintzen Hobetzeko Elkartea).
Haur bat ospitaleratuko da haren eritasunak eskatzen dituen artak ez badira etxean, kanpoko kontsultan edo eguneko ospitalean ematen ahal.
• Haur ospitaleratuak aitamak edo aitama-ordea gau eta egun ondoan ukaiteko eskubidea dauka, edozein adin ukan dezan eta edozein egoeratan izan dadin.
• Aitamak haurraren ondoan egotera sustatuko dira. Horretarako erraztasun material guziak eskainiko zaizkie, eta ez dute diru gehiago ordaindu, ez eta ere soldata galdu beharko. Aitamei zerbitzuko bizi-arau eta egiteko modu propioei buruzko informazioak emanen zaizkie, haurraren artetan parte har dezaten.
• Haurrek eta aitamek eritasunari eta artei buruzko informazioaren hartzeko eskubidea dute. Informazioak haurren eta aitamen adinari eta ulermenari egokitua izan behar du, dagozkien erabakietan parte hartzeko aukera ukan dezaten.
•Ezinbestekoak ez direnazterketak edo tratamenduak baztertuko dira. Ahaleginduko da eraso fisikoak edo emoziozkoak eta oinazea ahalik eta ttipien izan daitezen.
• Haurrak ez dira helduentzako zerbitzuetan ospitaleratu behar. Adin bereko taldetan elkartu behar dira, adinari egokituak diren jokoez, aisialdiez eta iharduera hezitzaileez segurtasun osoz goza daitezen. Haien bisitatzera etortzen direnak onartu behar dira,edozein adin ukanik ere.
• Ospitaleak haurren behar fisikoei, afektiboei eta hezitzaileei dagokien ingurumena eskaini behar die, ekipamendu, langilego nahiz segurtasun mailan.
• Talde artatzailea haurren eta familien behar psikologikoei eta emoziozkoei erantzutera trebatua izan behar da.
• Taldeartatzaileak antolamendu berezi bat ukan behar du haur bakoitzaren arten jarraipena segurtatu ahal izateko.
• Haur bakoitzaren intimitatea errespetatu behar da. Kasu guzietan aintzat hartu behar da, delikateziaz eta oneziaz.
Traductions – Itzulpenak : Euskal kultur erakundea – Institut culturel basque
  • Univers Univers
  • Ebooks Ebooks
  • Livres audio Livres audio
  • Presse Presse
  • Podcasts Podcasts
  • BD BD
  • Documents Documents