1 -. Euskal Herriko aurpegiak. GIDA DIDAKTIKOA. EIMA II – 2003. Ikasmaterial honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitormena jaso ...
Ikasmaterial honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenegokitasun-aitormena jaso du: 2004-12-14
- 2 -
1- Proiektuaren azalpenaEuskal Herria, edo beste edozein leku, ezagutzeko erarik onenabertatik bertara ibiltzea dela dudarik ez dago, baina horretarakoastia eta aukera behar da. Horrelakorik ez dagoenean, testuetarajo behar izaten dugu, baina askotan neketsua egiten zaigupizgarriren bat ez badugu. Pizgarri horietako bat, gaur egun,teknologia berrien erabilera da.Sistema interaktibo bat erakargarria da edozein pertsonaren arretapizteko; halaber, eta multimediak eskaintzen dituen aukera guztiezbaliatuz, informazioa modu atsegin, azkar eta egokian ematekoere baliagarri ezin hobea da. Hori da DVD honetan egin duguna:pantailaren aurrean jartzen denak Euskal Herriaren ikuspegi azkareta osoa jaso dezan hainbat informazio eta irudi bildu eta atondu.Gure asmoa, etxeetan zein eskoletan erabiliko den DVDagaratzea izan da, baina hartzaileak Euskal Herriko zein atzerrikoherritarrak izan daitezkeenez, informazio guztia lau hizkuntzatanprestatuta dago: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.Esan bezala, helburua ez da Euskal Herriaren azterketa etaezagutza sakona egitea, izaera politikoari, historiari, kulturari,geografiari eta beste zenbait esparruri buruzko zertzeladanagusienak azaltzea baizik. Horretarako, gidoi bati jarraikiz audio,bideo, argazki eta animazioak erabili ditugu.Hainbat eta hainbat liburutegi eta fototeka arakatu ditugu, etaalderdi grafikoak pisu handia hartu du produktuan. Bolumenosoaren % 85 inguru alderdi bisualak hartzen du; hona kopurubatzuk:1- testua: 16.000 karaktere2- argazkiak: 300 inguru3- bideo-zatiak: 50 inguru4- musika: 20 zati5- iraupena: 60 minutu inguru
- 3 -
2- Helburu orokorrak• Erabiltzaileek partaide diren komunitate sozialarenaniztasuna ezagutzea eta preziatzea, bertanplanteaturiko elementuak ezagutuz eta baloratuz.•Egungo gizartearen ulerpenean lagunduko duengertakari historiko eta sozialak azaltzea, iritzi kritikoeta arrazoizkoa erraztuz. Hizkuntz eta kultur aniztasuna errespetuzko jarreraz•ezagutzea, zentzu kritikoari uko egin gabe.• Espazioaren erabileran eta baliabide naturalenprobetxuan, gizarteak bere lurraldearekin egindakoerlazioak ezagutzea, erlazio horien ondorioekonomiko, sozial, politiko eta ekologikoak baloratuz.• Ondare natural, kultural, linguistiko, artistiko,historiko eta soziala baloratzea eta errespetatzea,haren babesak eta hobekuntzak eskatzen dituztenardurak hartuz, atseginerako iturburu gisa onartuzeta garapen indibidual nahiz kolektiborako baliabidegisa erabiliz.
3- EdukiakEuskal Herriaren ikuspegi ahalik eta zabalena eskaintzeaz arigara, eta hori gauzatu ahal izateko, Euskal Herriari buruzkohainbat atal atondu ditugu; horrela, honako hauek landu dira: historia geografia eta ekonomia euskarao historiao gaur egungo egoerao egitura
- 4 -
kulturao arte plastikoako literaturao bertsolaritzao zineao musika eta kantuako dantzao antzerkigintza bizimoduako kirolako festako sukaldaritzaAtal bakoitzari buruz ez da ikerketa sakona egin, baina bai EuskalHerriari buruz ikuspegi orokor eta osoa edukitzeko adinakoa.Gidoi hori guztia hornitzeko 400 irudi, 10 minutu bideo, 15 musika-zati eta idatzizko zein entzunezko hainbat azalpen bildu dira.HistoriaEuskal Herriaren historiaren azalpen laburra: euskaldunon jatorria,Euskal Herriaren historiako hainbat puntu esanguratsu(Nafarroako erresuma, foruak, karlistadak...), banaketa politiko-administratiboa, Iparraldearen eta Hegoaldearen artekoharremanak eta berezitasunak, gaur egungo banaketaadministratiboa eta politikoa, etab.Euskal Herriko historiako unerik garrantzitsuenak erakusteaz gain,arbasoengandik jaso ditugun gune arkeologikoak, aztarnategiak,eta abar ere erakusgai eta aztergai daude.
5- -
Ekonomia eta geografiaEuskal Herriko geografia fisikoa (mendiak, ibaiak, klima, bailarak,natur guneak...) eta geografia politikoaren (hiriburuak, probintziak,eskualdeak...) azalpen laburra. Geografiari estu lotuta dagoenekonomiaren azalpena ere emango da, historian izan duenbilakaera eta gaur eguneko alderdi garrantzitsuenak aipatuz.KulturaEuskal kulturaren hainbat elementu munduari erakutsi nahidizkiogu: musika, literatura, bertsolaritza, etab. Kasuan-kasuan,urteetan zehar izan duen garapena, autore ezagunenak, obraesanguratsuenak, giltzarri izan diren uneak, etab. bildu dira.Artelanen argazki eta marrazkiak, literatur lanen zatiak irakurri etamusika eta bertsoak entzuteko aukera dago, narratzaileak ematendituen azalpenak osatzeko. Esan bezala, atal honek zazpiazpiatal ditu: arte plastikoak, dantza, musika eta kantuak,literatura, bertsolaritza, antzerkigintza eta zinea.BizimoduakJendea bizitzeko moduak herri bat buruz informazio asko ematendu: non bizi den, nola bizi den, eraikuntzen ezaugarriak,eguneroko bizitzarako dituen ohiturak, etab.Dudarik ez dago orain 200 urteko euskaldunen bizimoduak etagaur egungoaren desberdinak direla, baina badute loturarik, etahori azaltzen saiatu gara. Arkitektura, festak, kirolak eta aisialdia,eta sukaldaritza bizimoduarekin lotu ditugu.
- 6 -
HizkuntzaEuskal Herria eta euskaldunak bereziak egiten dituenik bada, horieuskara da. Jatorri ezezagunekoa, baina Europako hizkuntzarikzaharrena da. Hizkuntzaren jatorria, historian zehar izandakozabalkundea, euskalkiak, gaur egungo egoera... guztiak diraaztertzekoak eta ezagutaraztekoak.Erabiltzaileari ulergarriago egiteko azalpen guztiak adibideenbidez osatuta daude: euskalkiak entzuteko aukera ematen zaiobakoitzaren azalpenarekin batera, eta baita hauen esanahia, etab.4- ErabileraMaterial hau edozein testuingurutan erabil liteke; Euskal Herrikohistoria, literatura, geografia, ekonomia, eta abar landu aurretik,nahiz ondoren balia daiteke, gaiaz dakiguna osatzeko.Erabilera teknikoari dagokionez, berriz, erabilera errazekomateriala da; hona egin beharreko pausoak zein diren:1. DVDa irakurgailuan sartu orduko martxan jarriko da2. Hasierako irudiak eta kredituak pasa ondoren,hizkuntza aukeratzeko menura iritsiko da; bertan, lauhizkuntzetatik nahi duguna aukeratuko dugu gaineanklik eginez: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa.3. Hizkuntza aukeratuta dugula, gaia aukeratzeko menurajoango da: historia, kultura, hizkuntza, ekonomia etageografia, eta bizimoduak dira aukera horiek.4. Kultura, hizkuntza edo bizimoduak aukeratu badugu,azpiaukerak dituen beste menura joango da, eta berrizere, nahi duguna aukeratu dugu. Aukera guztiak eginakditugunean, bideoa martxan jarriko da, eta ikusi etaentzun egingo dugu.5. Ikusieta entzuteaz gain testua irakurri nahi badugu, biaukera ditugu:
- 7-
a. Telebistan ari bagara, urruneko aginteakhorretarako duen botoia erabiliko dugub. Ordenagailuan ari bagara, saguarekin egingodugu aukera hori.Beraz, aurrera eta atzera egin, edo gaiak aukeratzeko,urruneko agintea (telebistan) edo sagua (ordenagailuan)erabiliko dugu.Hala ere, arazoren bat baldin baduzu jarri gurekinharremanetan:laguntzateknikoa@elhuyar.com
- 8 -
Honekin batera doazEuskal Herriko aurpegiak lanari buruzprestatutako testuak osorik.Gaur egun garena gara atzean dugun historia luzeak horrelakoakegin gaituelako.Euskal Herriko lehen biztanleak Behe Paleolitoan agertu ziren,orain dela 200.000 urtePaleolitoak harrizko hainbat aztarna utzi ditu Euskal Herrian:Ekaingo haitzuloaAmaldako haitzuloa, ZestoanBenta Laperra harpea, KarrantzanIsturitzeko harpeakSantimamiñeEta beste hainbat...Aldiz, Neolitokoak eta Metal Arokoak dira Euskal Herrian zehartopatzen ditugun:trikuharriak, harrespilak, hilerri eta hirixkak.... harrizko monumentu misteriotsuak.K.a. 200. urtearen inguruan, erromatarrak Euskal Herrira helduzirenean, euskaldunak leinutan banatuak ziren:autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak eta baskoiak.
- 9 -
3-4 mende inguru egon ziren Euskal Herrian, baina ez zutenEuskal Herria menderatzerik lortu;Ager deituriko eremu lauan eragin nabarmena izan zuten,bainaSaltus edo eremu menditsuan aldiz, ahulaErromatar Inperioa suntsitzearekin batera desagertu zirenerromatarrak Euskal Herritik.Erromatarren ondotik baskoiak ziren nagusi,baina Europako iparraldetik eta Europako ekialdetik etorri zirenherri multzoei iharduki behar izan zieten: sueboak, bandaloak,alanoak eta bisigodoak. Halaber, Afrikatik Nafarroako hegoalderairitsi ziren musulmanei ere aurre egin zieten.Baskoiak bizi ziren lurraldeak, Baskoniak, IX. mendetik aitzina bibilakaera berezi izan zituen:1.- Bisigodoek garatutako Pirinioetatik iparralderako Baskoniakodukerria2.- Musulmanen eta frankoen menderakuntzari aurre egiteko,Pirinioetatik hegoaldera eta Iparraldeko zati batean (NafarroaBeherean) sortutako Nafarroako erresumaEneko Aritza izan zen Nafarroako erresumako lehen erregea (IX.mendea).1515ean Espainiako errege Fernando II.a Katolikoak NafarroaGaraia konkistatu zueneta Gaztelako erresumaren mende gelditu zen.Hala ere, Erresumak bizirik iraun zuen Nafarroa BehereanFrantziako errege Enrike III.ak 1617an Nafarroako erresumaFrantziari lotu zion arte.
10- -
Geroztik Euskal Herriko historia Espainiakoari eta Frantziakoariloturik egon da.Erdi Aroan, borroka politikoez gain, aipatzea merezi duenbestelako konturik ere bada....XII. mendetik aurrera itsasaldeak garai oparoak bizi izan zituenLapurdin, Gipuzkoan eta BizkaianArrantzaz gain, euskaldunen itsas jarduera nabarmena izan zen,Euskal Herriko portuetatik Gaztelako artileaeta Euskal Herriko burdina esportatzen ziren.Itsas portu horiek berak baliatzen ziren ehuna edo oihalakEuropatik inportatzeko.Trukaketa ekonomiko horiez gain, euskal portuak munduanzeharreko nabigatzaileen abiapuntu izan zirenMunduari bira eman zion Juan Sebastian ElkanokFilipinak menderatu zituzten Migel Lopez de Legazpik eta AndresUrdanetakEta abar............Barnealdeko lurretan ere garai oparoak izan zirenSantiago bideak bultzada eman zion Euskal Herriko ekonomiariMerkataritza-bideen eta erromes-bideen ondoan hiri berriak eraikiziren, hiribilduen foruei eskerEuskal Herriko Hegoaldeko probintziek ere autogobernurakogaitasuna izan zuten foruei esker1789ko Iraultza Frantsesaren ondorioz, probintziak suntsituak izanziren eta Frantzian 90 departamendu eraiki zituzten.
- 11 -
Geroztik, beraz, Ipar Euskal Herriko hiru probintzia historikoek(Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak) Biarnorekin bateraosatzen dute 64 zenbakia duen departamendua.Eta horrela dirau gaur egun ereXIX. mendean gerra garrantzitsuak izan ziren: KarlistaldiakOrduan galdu ziren foru-eskubideak ......Karlistaldien ondotik monarkia, Errepublika, Gerra ZibilaEta trantsizio demokratikoa iritsi zen Hego Euskal Herrikoprobintzietara1981ean Eusko Jaurlaritza eratu zen, Arabak, Bizkaiak etaGipuzkoak autonomia-estatutua sinatu ondoren.Nafarroak bere Gobernua eta Parlamentua ditu.Euskal Herriko historiarekin, bestalde, lotura handia dute EuskalHerritik kanpo bizi diren euskaldunek.Euskal Herrikoak bertakoak baino gehiago dira diasporakoeuskaldunak: 10 milioi orotara.Euskal Herria Europako hego-mendebaldeko lurraldea da.Aturri ibaitik Ebro ibaia bitarteko lurretan kokaturik dago.Bi isurialdetan banatua dago: atlantikoa eta mediterraneoa. Bienarteko muga Pirinioek, Aralar, Aizkorri eta Gorbeia mendikateek,egiten duteBanaketa hori dela eta, paisaia-desberdintasuna handia da:mendiak, haranak, lautadak, kostaldea...Isurialde atlantikoa lurralde menditsua da, Pirinioetako mendiakitsasoraino iristen baitira.